Ez da betikoa

Euskalerria Irratia 2011ko otsailaren 8a

Fermin Erbiti

Itsu izan behar da atzo Bilboko Euskalduna Jauregian gertaturikoa betikoa dela esateko.  Ez da betikoa, indarkeriaren aurka garbi hitz egitea, urtetan eskaturikoa betetzea delako. Berandu datorrela? Jakina, horrelakoetan beti izaten da berandu… baina hobe berandu inoiz ez baino.

Ari dago politikan eta kazetaritzan hitzak gutxi balio duela. Aurreiritzia nahiago izaten dugu, horrela errazagoa baita iritzia ematea: esanak-esan, guk geureari, betikoari, nonbait erosoago bizi baikara ezagutzen dugun eremuan. Ezker Abertzaleak botua alderdi popularrarentzat eskatuko duela esan balu ere, politikari eta kazetari batzuek temoso segituko lukete, hamaika aldiz errepikaturiko diskurtsoari eutsiz.

Hobe, bai, hitzari balio handiagoa emanen bagenio, eta gutxiago zenbakiei, gutxiago kalkulagailuari. Maila handiko politikariek, benetako herriaren zerbitzariek, badakite, noizean behin, kalkulagailua alde batera utzi behar dela. Badakite politika hauteskundeak baino askoz gehiago dela.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/02/erbiti-ots-8.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!