Mendia

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 25a, 12:00

Josi Basterretxea

Mendia. Mendi zuriak ikusi ditut gaur. Pirinioetako mendi zuriak, albiste beltzekin. Edertasuna, behin-behinekotasuna eta halabeharra ikusi ditut, eskutik lotuta ikusi ere.

Astebetean, hirugarren mendizalea. Izotza, elurra, ustekabea… zorte gaiztoa. Holako baten aurrean, hiztegiak ez du hitzik inor lasaitzeko. Inoren mina eramangarriago egiteko.

Mendia gogoko duenak han baizik ez du poza aurkitzen. Negar egingo du gaur. Elur-plaka iheskorrak madarikatuko ditu. Patu gaiztoa gaitzetsiko du. Baina, goietan du iman-harria. Hara joan behar du. Hara joango da.

Agur t’erdi.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/joxi-basterretxea-urt-25.mp3]

deskargatu

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!