Etorkizuna bai, baina nirea

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 19a, 07:15

Fermin Erbiti

Abenduaren 6an politikari eta filosofo batzuk Parisen elkartu ziren, mahai inguru batean. Gaia, hauxe: zeintzuk dira politikarien gogoeta-gaiak? Daniel Innerarity zen hizlarietakoa, eta haren bidez ezagutu ditugu konklusioak, El Paisen horri buruzko artikulua argitaratu baitu berriki.

Hona hemen politikariek eta pentsalariek esandakoa, oso laburbilduta: Errealitatea gero eta korapilatsuagoa denez, ikuspegi gehiago kontuan hartu behar dira, apal aitortu behar dugu gutxi dakigula, lekutan daude garai bateko ustezko egia handiak. Gaur egun, inoiz baino gehiago, politikariek gogoeta egin behar dute, eta epe luzerako ikuspegia inoiz baino beharrezkoagoa da.

Diskurtso ederra irakurri eta hurrengo eguneko egunkariek gure herriko hauteskunde giro ez oso eredugarrira ekarri ninduten. Adibide bat, beste askoren artean: UPNko alkate ohi bat alderdiko zuzendaritzarekin harremanetan jarri da, ea Parlamenturako zerrendan sartzeko aukera ote duen. Ezezkoa entzunda, PPn izena eman du, han herri batean zerrendaburu joateko parada duelako. Albistea ezagututa, herri horretan idazkari lanak egiten ari zenak alderdia uztea erabaki du, zerrendaburu izan nahi zuelako.

Innerarityren artikuluak zekarren esaldi bat ahaztu zait, Daniel Cohn-Bendit eurodiputatuak esana: politikariak etorkizuna du kezkagai, baina ez gizartearena, berea baizik. Horra hor, argi esana, gaurko politikagintzaren ezaugarri nagusienetakoa... eta kaltegarrienetakoa, noski.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/erbiti-urt-18-mp3.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!