Auto elektrikoek entxufea dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 18a, 19:33

Hamar bat ibilgailu elektriko besterik ez dabil oraindik Iruñerrian. Horietarik sei Iruñeko Udalarenak dira, beste bi Accionarenak eta azken biak ere beste enpresa batenak . Halere neurriak hartu ditu Iruñeko udalak auto elektrikoen erabilera sustatzeko. Horrela, aurten doan kargatu ahal izanen dute bateria hirian jarritako bost zutoinetan eta gainera ez dute eremu urdinean aparkatzeagatik ordainduko. Baina auto hauek garestiak dira eta abantailez gain, alde ilunak ere badituzte, Jose Luis Maiza, energia berriztagarrietan adituak adierazi digun bezala.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/maiza-elektrikoa.mp3]

 Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!