Merced kalean ere ugariak dira solasak

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 17a, 23:59

Aitor Etxarte

Merced kalean ere ugariak dira solasak. Kafearen bueltan egindako topaketak arriskutsuak dira.

Jaietan, asteburuan aspaldiko lagun-ezagunekin topaketa egitea ohiko betelana izaten da. Eguraldiaz mintzo gara guztiokin, ekonomiaren egoeraz batzuekin, politikaz gure ildokoekin bakarrik, kulturaz ia inorekin. Gutxitan egiten dugu hortik aurrera doana: konfidentziak, bizitzaren balantzea, larrialdien aitormena eta pasioaren jarioa.

Bizitzaren narrazioa, nork berearena egiten duena, zer garen eta nola jokatu dugun agertzekoa, funtsean, gezurra da. Egia egin dugun horretan datza. Esaten ari garenean ohartu egiten gara oso gure aldera egiten dugula, bestearen kaltera jokatzen dugula. Baina aurrera goaz gure hariarekin.

Solasa bukatu eta gure autobiografia garbitu, distiratu eta aupatu egin dugu gezurri esker.

Solasetan bakezaleak gara, arrazakeriaren aurkakoak, adeitsu, ekologista, feminista, boterearekiko kritiko edo euskaltzaleak. Eguneroko jokaerak besteak izaten dira eta, harrapatzen gaituztenean, guztia ezabatzen duen esaldia gaineratzen dugu: “denok ditugu kontraesanak”.

Zizek idatzi du: “ideologia eraginkorra da antzematen ez dugunean”.

Norberaren ideologia ezagutzeko ez galdetu iritzia, behatu bizitzaren eguneroko erabakiak.[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/aitor-etxarte-urt-17.mp3]

deskargatu

 

Merced kalean ere ugariak dira solasak. Kafearen bueltan egindako topaketak arriskutsuak dira.

Jaietan, asteburuan aspaldiko lagun-ezagunekin topaketa egitea ohiko betelana izaten da. Eguraldiaz mintzo gara guztiokin, ekonomiaren egoeraz batzuekin, politikaz gure ildokoekin bakarrik, kulturaz ia inorekin. Gutxitan egiten dugu hortik aurrera doana: konfidentziak, bizitzaren balantzea, larrialdien aitormena eta pasioaren jarioa.

Bizitzaren narrazioa, nork berearena egiten duena, zer garen eta nola jokatu dugun agertzekoa, funtsean, gezurra da. Egia egin dugun horretan datza.

Esaten ari garenean ohartu egiten gara oso gure aldera egiten dugula, bestearen kaltera jokatzen dugula. Baina aurrera goaz gure hariarekin.

Solasa bukatu eta gure autobiografia garbitu, distiratu eta aupatu egin dugu gezurri esker.

Solasetan bakezaleak gara, arrazakeriaren aurkakoak, adeitsu, ekologista, feminista, boterearekiko kritiko edo euskaltzaleak. Eguneroko jokaerak besteak izaten dira eta, harrapatzen gaituztenean, guztia ezabatzen duen esaldia gaineratzen dugu: “denok ditugu kontraesanak”.

Zizek idatzi du: “ideologia eraginkorra da antzematen ez dugunean”.

Norberaren ideologia ezagutzeko ez galdetu iritzia, behatu bizitzaren eguneroko erabakiak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!