Gorria, urdina eta zuria

Euskalerria Irratia 2011ko urtarrilaren 17a

Josi Basterretxea

Gorria, urdina eta zuria. Hiru kolore horiekin egin dut topo gaurko argazkian. Frantziako kolore nazionalak dira.

Marine Le Pen hautatu dute Frantziako Front Natinal delako alderdiko buru berri. Jean-Mari  Le Pen arrazista ultrakontserbadorearen alaba da, atzodanik, Frantziako eskuin-muturraren gidari berria. Le Penek zuzendu da berrogei urtez Front National delakoa. Eta Le Pen horren alabak egingo du hori hemendik aurrera.

Gorri, urdin eta zurizko banderekin inguraturik, Estatu indartsuaren aldeko hitzak izan ditu Marine Le Penek, hautatua izan berritan. Mundializazioaren aurkako hitzak izan ditu. Bai eta Europaren eta Frantziaren islamizazioaren aurkakoak ere.

Marine Le Penen erretratuak daude Frantziako egunkarietan gaur. Inkestak ere argitaratu dituzte batzuek. Baldin eta gaur egingo balira Frantziako hauteskundeak, Frantziako hirugarren alderdirik bozkatuena izango litzateke alderdi ultraliberala, bozen ehuneko hamaseiarekin.

Frantzia, Frantzia da. Ez da Euskal Herria, ez. Baina, zer pentsatua ematen du alderdi arrazista, xenofobo, homofobo eta liberalaren gorakadak atzerri hain hurbilean.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/joxi-bazterretxea-urt-17-mp31.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!