Albiste ona, baina...

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 12a, 00:29

Fermin Erbiti

ETAren adierazpenaz zerbait esan aurretik gauza bat argitu nahi nuke: kazetariok ez gara uste bezain argiak. Beraz, kasu handirik ez egin azken orduotan entzundakoari, ezta oraintxe entzunen duzunari ere.

Eta froga, honekin zer ikusirik ez duen gai batean duzue: azken hilabeteotan, UPNren Iruñeko alkategaiaren izen eta izanaz aritu gara. Hamar bat izen mahai-gainean jarri, eta inork ez du asmatu. Beraz, gu ere ekonomisten antzera gabiltza... haiek ez ziren gauza izan horrelako krisia aurreikusteko. Gu ere holaxe gabiltza gehienetan.

Tira, oharraren ondoren, goazen harira. Adierazpen laburra, eta hori eskertzekoa da. Paperarik gabe irakurritako testua, kamera modernoagoak testua kamaran bertan irakurtzeko aukera ematen duelako, begirada paperetik kamerara etengabe aldatu beharrean. Estetikan, ordea, betikoan gaude, eta ezin esan oso erakargarria denik.

Adierazpena atera izana garrantzitsuagoa iruditzen zait testua bera baino. Beste konklusio bat: lekutan dago azken su-eten adierazpenak sorturiko ilusioa. Nirea ez ezik, beste jende askorena den sentsazioa bi hitzetan laburbil daiteke: nazkaturik gaude.

Baina albistea ona da, dudarik gabe, prozesuak aurrera egin dezakeela adierazten duelako.  Horixe nahi genuke atzo emozio handirik sentitu ez genuen euskalerritarrok.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/erbiti-urt-11.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!