Etorriko da

Euskalerria Irratia 2010ko abe. 23a, 10:48

Aingeru Epaltza

Edizio digitalei behakoa egin diet irakurtzen ari naizen testu hau idatzi baino lehen. Pentsa non geldituko litzatekeen nire sinesgarritasuna erakundea enpresaren itxiera iragartzen ari den bitartean ni Yolanda Bartzinaren azken bideo produkzioaz ari banaiz. Edo loteriaz. Edo tabakoaren legearen onespenaz. Nire iritzi emaile karreraren bukaera litzateke hori. Baina ez. Ez zen halako albisterik gaur goizean. Hala ere, ez nerbiostea erabaki dut.Etorriko da, etorri behar badu. Eta heldu ez bada? Bada, heldu ez bada ere izanen dugu zertaz mintzatu. Erakundearen enpresa hiper kutsagarriaz –erran diezaietela Olentzeroen antolatzaileei, edo Korrikarenei-, Yolanda Bartzinaren karrera zinematografikoaz edo tokatuko ez zaigun loteriaz. Gainerakoan, Eguberri on eta hori guztia.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/12/aingeru-epaltza-ab-22.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!