Merced kaleko aberria astuna da

Euskalerria Irratia 2010eko abenduaren 21a

Aitor Etxarte

Bestea, euskaldunon aberria, are astunagoa. Ezintasuna erakusten dugu alaitasunerako tarte sakonak,  atsegintasunerako bide luzeak eraikitzeko. Sufrimendua gordetzeko grina handia  dugu, edo besteen poztasuna inbidiaz zapuzteko, edo zarata handia eginez zoriontsuak garela aldarri aritzeko. Horretan ez omen gara oso bereziak. Ingurukoak baino zerbait kalbinistagoak, behar bada.

Gizakien espantuen harira Santiago Albak gogoratzen du infernuan Sisifok harri batekin ari dela gora eta behera, hasiera eta bukaerarik gabeko mugimenduan, Darraideek beraien keinua etengabe errepikatzen dutela, Prometeo bere gibela egunero birsortzen duela arrano aseezina jan dezan, Atlanteak munduaren esfera bere gain zamatu behar duela eta Ixion biraka ari dela, atsedenik gabe, sutan dagoen gurpilean.

Horrela sentitzen dut gogoa askotan, urteak joan eta urtean etorri, ez dugun Horretan zintzilika gaudelako. Ametsek min egiten dute, infernuaren pareko. Baina amets falta infernu geldia da ere.

Aukerarik gabeko aukera ematen du.

Ameslari guztiei: urte berri on.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/12/aitor-etxarte-ab-20.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!