Kanpoan ere, gurea bidaide

Euskalerria Irratia 2010ko abe. 1a, 08:00

Fermin Erbiti

Bidaiatzea osasungarria da, batez ere gure eguneroko toki, arazo eta jendearengandik benetan alde egitea lortzen badugu. Izan ere,  milaka kilometrora goazenean ere, kosta egiten zaigu eguneroko erreferentziak alde batera uztea. Temosoak gara horretan. Ordura arte ezezaguna genuen paraje edo karrika ikustean, gure herrikoarekin konparatzea besterik etzaigu bururatzen. Jatetxe batean sartu eta berdin eginen dugu, janariaren kalitatearekin, ardoen prezioarekin. Hobe, bai, kanpora goazenean kutsatu gabeko begirada eramateko gauza bagina!

Azken egunetan kanpoan ibili naiz, Europan esan behar nuen, benetako Europan nahiago baduzue: Luxenburgon eta Estrasburgon. Hona hemen, atentzioa eman didaten kontuak: hango politikariek parte zaharra mimatu egiten dute, denda txikien  aldeko apustuaren aldekoak dira, garraio publikoa eta bizikleta nahiago dituzte autoa baino, kulturak garrantzi handia dauka, eta hiriko parte zaharrari dago loturik.

Egia da, bai, hotz handia egiten duela, arratsaldeko bostetarako ilun dagoela, eta guztiek edaten duten ardo beroa nazkagarria iruditu zitzaidala. Baina Hendaiara heldu eta milaka kilometrora joanda ere utzi gabeko errealitatearekin berriro topo egitean, horixe konklusio garbia: Europa hura bada, gurea ez da.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/12/fermin-erbiti-az-30.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!