Aitor Etxarte
Amerikako Estatu Batuetan Alderdi Demokrata izan da historikoki kanpoko interbentzio militarren txapelduna. W. Clintonen garaian aitzaki berria asmatu zuten gerrak sustatzeko: arrazoi humanitarioak. Gobernuz kanpoko erakunde zenbaitek laguntza handia eman die gurutzada berrian. Horregatik Somalia, Bosnia, Irak, Afganistan, Haiti, Libano... Guztietan bertako herria diktadore anker hartatik libratzeko egiten zuten, emakume zapalduak askatzeko, goseteekin bukatzeko edo genozidioa saihesteko. Giza eskubideen izenetan beti, demokrazia eta bizitzaren alde.
Espaina atzetik joan zaio giza eskubideen izenean, demokrazia eta bizitzaren alde ere: Bosnia, Libano, Haiti, lehen Irak, orain Afganistan.
Oporretara toki exotikoak aukeratu eta ekoturismo edo turismo zuzena egiten duten ohiko solaskideek azpimarratzen digute kafe inguruko berbetan zein atzeratuak, ezjakinak, matxistak edo menpekoak diren gure mundutxotik kanpo bizi diren gizaraixoak.
Byron, Britania Handiaren komandante ezagunak, Beninen 1884an urtean sekulako sarraski odoltsua agindu ondoren idatzi zuen: Beraiek ez dute ulertzen bakea eta gobernu egokia gizon zuriaren eskutik etorriko zaiela eta zoriontasuna eta seguritatea ere bermatuko diegula.
Kontuz zubi foralean atzerrira egingo duzun bidaiekin, kontuz Byronen sindromearekin.
[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/11/aitor-etxarte-az-22.mp3]