Gerturik

Euskalerria Irratia 2010eko azaroaren 18a

Aingeru Epaltza

Egunkarietan agertzen da gaur, albiste harrigarrien zokoan: Alemaniako emakume idazle gazte batek gorputza eskaini dio bere herriko lehendakariari. Horren ordaina, bertako zentral nuklearren funtzionamendua luzatzeko legea ez sinatzea. Emakumeak, 32 urte ditu, eta lehendakariak 61. Albisteak ez dakar delako politikariak erantzunik eman ote dion idazleari.

Ahantz gaitezen, istant batez, halako eskaintza batek azpian duen probokazioaz eta autopublizitateaz. Literatura eta leienda urbanoak beterik daude zerbait lortze aldera beren gorputza saltzeko ahalkerik ez duen jendeaz: lanpostu finko bat, igoera bat lantokian, eragina, aitzinamendu bat… norbanako baten bizimodua edo estatusa hobetzea, finean, sexua zeharbide dela. Delako idazleak itxuraz nahi duen irabazia, ordea, ez da berarendako, gizarte osorako baizik. Hori bai dela berria.

Gatozen gurera, euskaltzale eta abertzale jende hori. Zer eskaintzeko prest egonen ginateke euskararen bertze lege baten truke?

Eta Hego Euskal Herriko batasunaren truke?

Eta independentziaren truke?

Gerturik izan dugu, edo izan dute, odola.

Eta gorputza?

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/11/epaltza-az-171.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!