Erantzukina: ikasi gabeko lezioa

Euskalerria Irratia 2010ko aza. 17a, 10:35

 

Fermin Erbiti

Agintarien zeregin nagusienetakoa gastuen lehentasuna finkatzea da, are gehiago hau bezalako krisi garai batean. Lehentasuna nola finkatzen  den, hor dago koxka. Adibide bat jar dezagun: Unibertsitate Publikoak ez zuen Tuteran ikastetxerik egiteko asmorik, hemengoa sendotu nahiago zuelako. Gobernuak eta Parlamentuak, ordea, ikastetxea martxan jartzera behartu zuten. Ez hura inbertsio egokia zelako, baizik eta botu bila ari zirelako hegoaldeko herri handietan. Ahopeka, hura zentzurik gabeko inbertsioa zela esaten zuten; Parlamentuan, ordea, ezinbestekotzat jotzen zuten. Garai hartan, ez zen aurkako iritzirik aditu, inor ez zen ausartu ergelkeria salatzera, ezta oso botu gutxi zutenak ere.

Atzo, Parlamentuan, talde guztiek, aho batez, Tuterako unibertsitate-eskaintza handitzeko mozio bat aurkeztu zuten. Hauteskundeak datoz, Erriberako gaia berriro ere. Ez da aurkako iritzirik entzun, inork ez duelako boturik galdu nahi, inork ez diolako gizarteari azaldu nahi zer den politikarien erantzukizuna. Seguru asko, lezioa ikasi gabe dutelako.

deskargatu[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/11/erbiti-az-161.mp3]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!