Gustora

Euskalerria Irratia 2010eko azaroaren 11

aingeru az.10

Aingeru Epaltza

Tira, aitortu. Denoi pasatu zaigu noizbait burutik. Zer eta ziria sartzea gure gainean eta guregandik milaka kilometrora dagoen horri. Erran nahi baita, zaflako bat ematea, morala bada ere, gure kontrako erabakiak behin eta berriz hartzen ari den horri. Eztena ederki landatzea, alegia, azpiraturik gauzkan horri.

Lantokiko nagusiari, agintari politikoari, bikotekideari, geldiarazi zaituen poliziari, leihatilaren gibelaldean dagoen funtzionarioari. Iruñeko udaltzainburu Simon Santamariak espedientea ireki die hiriko zenbait udaltzaini. Haien hobena zein, eta isunak jartzea hainbat politikari ezagunen auto ofizialei, gaizki aparkaturik egoteagatik.

Kasuren batean, garabiari dei egin eta ibilgailua eramanarazi eta guzti egin zuten. Itxuraz, zigorra etorriko zaie orain, baina, dedio, ze gustora gelditu ziren, hori ez die inork kenduko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!