Irudietan ez dagoena

Euskalerria Irratia 2010ko aza. 9a, 16:41

Josi Basterretxea

Irudirik ezak eman dit atentzioa. Irudiaren mundua bizi dugu, dena da ikusgarri eta dena ikusgai… baina, den-dena ez dago pantailetan, argazkietan. Irudirik ezak esan nahi du: lekukotasunik eza. Hartara, irudietan ez dagoena, ez da existitzen.

Saharako irudirik ezak eman dit gaur atentzioa. Bederatzietan hasi da erasoa, nonbait. Marokoko tropek errefuxiatu sahararren kontra egin omen dute gaur goizean. Azken astean ezaguna zen egoera kaskarra Mendebaldeko Saharan. Euskal Herriko parlamentariak abiatu dira egoeraren berri zuzena izatera. Europako parlamentariak hurbildu dira Marokora egoeraren berri izatera.

Baina, denak bota dituzte bertatik. Parlamentari euskaldunak bota dituzte. Parlamentari europarrak bota dituzte. Kazetariak bota dituzte. Marokok ez  du lekukorik gura. Ez du irudirik nahi. Ez du nahi inork jakiterik zer egin behar duen Saharako herritarrekin.

Ardura. Ezinegona. Beldurra ematen du horrek.  Irudiaren munduan, beldurra ematen du irudirik ezak.

*Erredakzioaren oharra: azaroaren 8ko Karrikoluzion aireratutao 'argazkia'.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!