Patxaran party

Euskalerria Irratia 2010ko aza. 3a, 18:29

Aingeru Epaltza

Errepublikarrak hauteskundeetan gailen. Tamalez, estatu espainiarrean ez, Estatu Batuetan baizik. Inkestek beti arrazoia izaten dute albiste txarra iragartzen dutenean. Estatu Batuetan errepublikarrek demokratei sekulako pasada emanen zietela iragarri, eta halaxe gertatu da: errepublikarrak nagusi eta Tea Party-ko eskuin muturrekoak aitzina.

Obama lehendakariak arazoak izanen ditu gelditzen zaizkion bi urteetan, eta munduak ere bai segur aski. Urrun dira Estatu Batuak, baina Europan ere indarra irabazten ari dira balio tradizional direlakoen, xenofobiaren eta ongizate estatuaren suntsipenaren apostoluak.

Ezkerra, bitartean, biolina jotzen. Urrun dira Estatu Batuak, baina hemen ere kezkatu beharko genuke. Baietz patxaran-party bat ikusi, hemendik labur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!