Dakiguna ikasten

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 28a, 16:41

Fermin Erbiti

Besteek idatzitako esaldi eta ideiak lapurtzea bezalakorik ez dago. Izan ere, liburuek horixe dute alde: bila hasiz gero, ergelkeriak ez ezik, gauza interesgarriak ere aurki litezkeela.

Atzo apuntaturikoa, esaterako: "Besteengan gehien miresten dudana ironia da, batzuek beren buruari urrundik begiratzeko eta serio ez hartzeko duten gaitasuna, alegia".

Esaldia Borgesi kendu zion ni irakurtzen ari nintzen liburuaren egileak, eta hark, auskalo nori. Kontua da interesgarria iruditu zitzaidala, eta horregatik apuntatu nuen. Irakurri, idatzi, sermoi honetara ekarri eta esan: lau lan, alferrikakoak seguruenik. Izan ere, horixe gertatzen zaigu horrelako ideiekin: ura eskuetatik nola, horrela alde egiten digutela.

Askotan dakiguna ikastea izaten da zailena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!