Josu Jimenez Maia
Munduan beste asko bezala, irailean eskolara itzuli da Uxue. Baina, ikasturte honetan, gelako betiko lagunez gain, ikasle berri batzuk ere badaude.
Neskato bat dago, ile horia. Irakasleak dioenez, Wislawa du izena eta poloniarra omen da. Mutiko beltz bat, National Gepgraphic-eko irudietatik eskapatua ematen duena. Mamadou du izena eta nigeriarra omen da.
Eta gero etorri da neska bat beloarekin ibiltzen dena, marrazki bizidunetako Xeherezade bezala. Baina ez da marrazki biziduna. Fatim du izena.
,Ich verstehe nicht. Noch einmal, langsam bitte!’ esaten du neska horrek noizean behin, edo halako zerbait.
Ez dakigu bere hizkuntza, baina patioan elkarrekin jolasten gara denok, harrapaketan.
,Ich verstehe nicht. Noch einmal, langsam bitte!’ jarraitzen du esaten noizean aldiro-aldiro.
Uxuek dio: “Ez dakit zer diozun, baina ikasten ahaleginduko naiz. Zuekin oso gustura sentitzen naizela esan nahi nizueke, munduak beste lekuetatik etorritako lagunekin, ez guztiz konprenitzen dizuedalako, baizik eta konprenitzen hasteko aukera ematen didazuelako.”
Eta orain, urrian, Wislawa, Mamadou eta Fatim Uxueren lagun berriak dira, Uxueren lagun desberdinak.
AMAIERA
[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/10/jimenez-maia.mp3]