Iritzia: Euskararen irria

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 19a, 00:01

Josi Basterretxea

Euskararen irria ikusi dut argazkian. Euskaren poza. Euskararen festa. Atarrabiakoa handia izan baita igande honetan. Zuek nik baino hobeki dakizuen moduan, oso beretzat hartzen du nafar gizartearen zati handi batek euskara, lingua navarrorum delakoa. Tamalez, ez da horrela hartua Foru Erkidegoko erakunde publiko nagusietan.

 

Sistematikoa da euskararen aurkako erasoa Euskal Herri osoko bazter anitzetan. Administrazio publiko zenbaitzuk areriotzat dute hizkuntza bat. Ez da ideologia bat konbatitzen dutena, da kultura bat konbatitzen dutena. Bereziki, gordina da Nafarroan erasoa.

Nafarroako Foru Erkidegoan, euskararen aurkako jasa, ekaitz eta haizetean, handia da joaldunen  adarkada.  Halere, adarkada horiek ez dute desitxuratuko igandeko festa. Ezta festaren izpiritua bera ere.

Euskaldunok badakigu bizitzen antivasco eta antieuskaldun horiek gabe.

Zoriona Nafarroari. Eta zoriona euskarari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!