Iritzia:'Hiru etiketa benetako, asmatu bat eta gogoeta bat'

Euskalerria Irratia 2010eko urriaren 14a

Patxi Zubizarreta

Argi d´Ansa

IROULEGUY. 2008

Irulegik, Euskal Herriko maldetan kokatua, eta mahasketa eskuz baizik egina, arno indartsuak eta bihoztunak ematen ditu. Idorra eta fruitu gustudun, arno hunek ongi laguntzen ditu arrainkiak, xerrikiak, eta beste errekiak. Ezin hobea da lagunarte apairu batendako. Hobe bi urte barne edatea. Freskorik dasta 8 eta 10 graduren artean.

CASTILLO DE MONJARDIN. 2009

Monjardin mendiaren hegalean kokatua, El cerezo izeneko etxaldeak Chardonnay mahats bikaina ernarazten du. Mahats biltzea gauaren freskuran burutzen da eta muztioa, upeletatik igaro gabe, altzairuzko ontzi herdoilgaitzetan ontzen da.

Horia, zenbait iridistzentzia berdoztaduna, garbi eta dirdaitsua da, eta sudurreratzen duen fruitu zurien lurrin trinkoengatik nabarmentzen da. Aho dasta freskoa du, doi bat koipetsua, azidotasunaren eta alkohol mailaren arteko lotura bikainarekin, eta anana nahiz sagar berdearen sakoneko zaporearekin. Oro har, ongi egituratua dago eta oso fruituduna da, freskoa eta aski iraunkorra.

JUDIT De Valdelana. 2007

Osasuna ardoa bitarte

Ardoa osasungarria da

~betiere neurrian harturik~

Ardoa da:

Hodizabaltzailea

Lasaigarria

Diuretikoa

Koipe absorzioaren laguntzailea

Kolesterol onaren estimulagarria

Hori dela eta, ondoko gaixotasunak

galarazten edo uxatzen

laguntzen du:

Alzheimerra

Minbizia

Infartoak

Patologia kardiobaskularra

Begi gaixotasunak

Hipertentsioa

TERMINUS ~Ardo gorria~

Lurraren erraietatik isuri, eta itsasoaren kresalak busti duen erregali honek gerezi eta anpolaien gozotasun gorria dastaraziko dizu, limoi eta mandarina berdeen garraztasun horiarekin batera. Ongi begiratzeko gai denarentzat, ardo honek eskuak ditu; utziezu, bada, zure eztarrian kilimak egiten, zure intimitatean sartzen eta goxatzen.

‘Bakarrik ibiltzearen desabantailetako bat duzu: otorduetan ez dago pertsona bakarrarentzako neurri egokirik, toki gutxitan edukitzen dituzte botila ttikiak’. Arrazoi du: ardoa guztiz bestelakoa da koparen bestaldean norbait duzunean, eta topa egin dugu, barre egin dugu, izan ere ironiatxoak barre bihurtzeko ere bi lagun behar baitira, eta sekretuka hasi gara, izan ere, batzuetan, ezezagunetan ezezagunena bihurtzen baita adiskiderik mamiena, halabeharrezko konfidentea. ‘Beharbada nahitara ez dituzte botila ttikiak egingo, beti ere edankidea bilatzen ahalegindu gaitezen’, esan diot.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/10/zubi.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!