Bargotako aztia, Sadarren

Euskalerria Irratia 2010ko ira. 22a, 11:55

Lola sorgina bezala edo -erreferenztia euskaldunagoak eskaintze aldera- Bargotako aztia nola, halaxe aritu ginen atzo Osasunaren eta Realaren arteko euskal derbiaren kontakizunean, behin eta berriz asmatu baikenuen etorkizuna igartzen.

Lehen zatiko 37. minutuan aipatu genuen lehendabizikoz gorritxoen gola gertu egon zitekeela, eta Pandianik berehalakoan zulatu zuen Bravoren atea, gure grabazioan ederki entzun daitekeenez.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/09/lehen-gola.mp3]

Hori aski ez bailitzan, bigarren zatiko 29. minutuan berriro esan genuen Gazteluko plazako taldearen gola gertu genekusala. Guk esan, eta Arandak gola sartu, dena bat.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/09/hirugarren-gola.mp3]

Gauzak horrela, kazetaritza gero eta okerrago jartzen ari den honetan, bestelako alor profesionaletan lehen urratsak emateko unea heldua dela iruditzen zaigu. Hona hemen gure iragarkia:

"La Kasta txaman handia, etorkizunaren igarle fina, Xakerriko Erresuman sortua. Amodioarekin, osasunarekin, diruarekin arazorik baduzu, deitu eta futbol ilotari begira etorkizunak ekarriko dizuna aurreratuko dizu. La Kasta txaman handia".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!