Pello Argiñarena ez doa COPEra

Euskalerria Irratia 2010ko ira. 20a, 12:12

Uda honetan komunikazio munduan hitzetik-hortzera ibili den zurrumurrua, COPE irrati kateak Pello Argiñarena fitxatu behar zuela, aurretik SER irrati kateko Paco Gonzalez eta Pepe Domingo Castaño bereganatu zituen bezala.

Argiñarenak urte bete eman du eszedentzian, eta mihi-luzeen arabera atsedenaldi hori apezpikuen irratira salto egiteko prestatzeko baliatzen ari zen. Are gehiago, COPEtik zorabiatzeko moduko eskaintza ekonomikoak egiten ari zitzaizkiola ere zabaldu da. Azkenean, baina, Euskalerria Irratian segituko du, goizeko magazina, Pasahitza egiten. Gaur hasi dute denboraldi berria.

Argiñarena Euskalerria Irratiko erreferentziazko esatarietako bat da. Barra-barra gaueko saioarekin hasi zuen haren irrati ibilbidea. Gero, Juan Kruz Lakastarekin batera, arratsaldeko magazin mitikoa egin zuen, Metropoli Forala, Argia Saria jaso zuena. Aurten, goizeko saioan, Pasahitza-n jardungo du, hor ere Lakastarekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!