Iritzia: Agurrari agurra pilatzen zitzaion

Euskalerria Irratia 2010ko eka. 8a, 19:12

Iñigo Astiz

Lo que se vió una vez ya no se vuelve

A ver igual, dicen las hojas secas.

Hora del té, tostadas, margarina,

Todo envuelto en una especie de niebla.

Nicanor Parra

Agurrari agurra pilatzen zitzaion

eta ordu bete eman genion elkarri

gure urte inozoetako Pamplonan;

eguzkitara utzitako gorpua jadanik.

Ez genion besterik eskatzen,

kirats zahar eta ezagun hura,

hildakoei darien bake hori.

Kaldereriara eraman ninduzun,

Madrileko avenidetara ohitutako

zure ibilera bihurri eta bizia

alde zaharreko kaleetara

berriz ere moldatu nahian,

eta Adrianaren logela, hitzik gabe,

ezkerretara hiltzen utziz.

Orduan (ez)bezala, biluzik ginen

Hitz gutxi batzugatik ez balitz, dardarka

Bi jaioberri; hain zen dena oraina.

Lehengoak guztiz ahaztu gabe

Ikasi behar izan nituen zure keinuak,

Lehen aldiz, berriz ere,

Beste gose batzuekin egindako

Beste gosari haiek gogoan,

Eta Bennen aipu hura (oker) gogoratuz;

Estatuak maite dituenak,

Hondakinak ere maite behar ditu;

Ez nizun ezer esan, nahiz

Maitatu zintudan isilean,

Pamplona hain berri

Eta hain zahar hartan

Zure ahotsari zauritutakoak

eta hildakoak zenbatuz.

 [audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/06/inigo.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!