Greba, brokolia eta 'pastela'

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 26a, 09:59

Euskalerria Irratian jasotzen ditugun lau egunkarietatik bik, Berriak eta Garak, titular eta argazki nagusiak eskaini dizkiote atzoko grebari. Diario de Noticiasek, argazki nagusia. Aldiz, Diario de Navarrak, kasu, ez du lanuztea azalera ekarri. Beraz, pentsatzekoa da lehen orrialdean dakartzan gainontzeko albiste guztiak garrantzitsuagoak begitantzen zaizkiola. Konparazio baterako, azalaren behealdean, eskuinaldean, zutabe batera datorren honako albiste hau: “Hogei tona brokoli galarazi ditu enplegatu baten 'pastelak'”. Pastel hitza komatxo artean dator, oso pastel berezia, organikoa delako. Kontua da Nafarroako Erriberan, haren enpresak inposatzen dizkion lan baldintzekin haserre dagoen langile batek sabela hustu duela hogei tona brokoli zeramatzan kamioi baten barruan. Pastel horren poderioz, enpresak hogeita lau mila euro galdu ditu. Foruzaingoak pastelgilea atxilotu egin du. Garrantzi handiko albistea, doike.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!