Iritzia: Arrazoiak

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 26a, 08:32

Josi Basterretxea

Lehen orrialdeetako argazki handi horietako bati erreparatu diot gaur. Argazki ofiziala, egunkari baten azalaren erdia baino gehiago betetzen duena.  Bertan, bost ilustre azaltzen dira, euren traje eta gorbata ongi lisatuekin: Patxi López Lehendakaria, Markel Olano, Xabier Agirre eta Jose Luis Bilbao, Baskonia honetako hiru diputatu nagusiak, eta Jokin Bildaraitz, Autonomi Erkidego honetako udalen burua.

Bileraren helburua: krisiari aurre egiteko neurriak. Lehendakariari esan omen diote beste laurek Madrilgo gobernuaren fotokopia dela, eta ez duela sinesten autogobernuan. Krisia hemen, bestela gainditu daitekeela, beste neurri batzuekin gainditu daitekeela, alegia. Hara zer esan dioten.

Ni gogoratu, gogoratu naiz ehun eta hogeita hamabost mila funtzionario daudela/gaudela deiturik grebara. Krisi horrek eragindako murrizketa eta neurri ekonomiko basati horiek direla-eta. Langile publikoak grebara deituak izan gara. Esku pribatu espekulatzaileek sortu duten krisia ez dugulako guk ordaindu nahi. Horra arrazoia.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/josibasterretxea20100525.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!