Azalak eta azalak

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 25a, 17:35

Oihartzun zabala eduki du Euskalerria Irratiak atzo Nafarroako Gobernuaren erregistrora egindako bisitak. Gure irratiaren aldekook fotogenikoak gara, antza; izan ere, Berriak zein Diario de Noticiasek azaleko irudian atera gaituzte. Garak, barruko orrialdeetan, albiste nagusi moduan. Kurioski, Nafarroan eskela gehien argitaratzen dituen egunkarian ez dugu albistearen inguruko aipamenik topatu, ez azalean ezta barruko orrialdeetan ere. Azal gogorrekoak dira gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!