Iritzia: Dantzatu mingaina!

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 18a, 19:41

Josu Jimenez Maia

Idries Shah idazlearen Derbitxeen ipuinak izeneko liburutik atera eta moldatu dut ipuin labur bat: Gramatikaria eta derbitxea du izena.

Aspaldi-aspaldian, gau ilun batean, derbitxe bat putzu baten ondotik pasa zen, eta putzu barrutik zetorren oihu bat aditu zuen. Putzu barrurantz begiratuta, galdetu zuen: “Inor al da hor?”

“Gramatikari bat naiz eta, tamalez, putzu sakon honetan hanka sartuta, erori egin naiz. Horregatik orain ezin naiteke mugi”, erantzun zuen besteak.

“Eutxi, lagun, noa eta eskilera baten eta soka baten topatzen badut”, esan zuen derbitxeak.

“Zaude une bat, mesedez!” -esan zuen gramatikariak- “Hanka sartu duzu eta zure esaldia ez da zuzena, ez da gramatikala, hobe zenuke esaldia zuzendu”.

Orduan derbitxeak erantzun zion: “Hori funtsezkoa dena baino askoz inportanteago bada zurentzat, hobeto da zuk zauden lekutan segitzea, ni zuzen hitz egiten ikasi arte”.

Eta bere bideari jarraitu zion derbitxeak. Harrezkero gramatikariaren  berririk inork ez du izan.

Euskaldun batzuk, hanka sartzeko beldurrez, ez dira egunerokoan euskaraz mintzatzen. Hori dute galbidea, gramatikariaren galbidea.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/josu-jimenez-mai.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!