Paul Bilbao: "Nafarroako Gobernua salatu behar dugu, baina haren gainetik aurrera egiten ari garela ahaztu gabe"

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 13a, 13:18

Nafarroako euskalgintzak bat egin izana nabarmendu du Kontseiluko buruak

Euskararen Gizarte Erakundeen Konsteiluko idazkari nagusi berri Paul Bilbaoren arabera,  larunbateko manifestazioan  "Nafarroako Gobernua euskararen alorrean ezartzen ari den murrizketak salatuko dira bai, baina halaber elkarretaratzeak zentzu positiboa izanen du, euskaraz bizi nahi dugula eta hori lortzeko aurrerapauso egiten ari garela aldarrikatuko baitugu". Bilbaoren irudikoz, "oso garrantzitsua da" Nafarroako euskalgintzak deialdi honen inguruan lortu duen batasuna, eta aurrerantzean segida edukitzea espero du, "dagoeneko elkarlanean segitzeko hainbat hitzordu zehatz lotu baititugu".

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/paulbilbao20100513.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!