e-Pamiela

Euskalerria Irratia 2010eko maiatzaren 11

Pamiela argitaletxeak haren aldizkari digitalaren, e-Pamiela Hitza-ren bigarren alea sareratu berri du. Duela zenbait urte, 90.eko hamarkadako erdialdean, Hitza aldizkaria sortu zuten Pamiela Etxekoek, haien lana ezagutzera emateko. Agerkari horren bost ale karrikaratu zituzten. Iaz, argitalpena berpiztu zuten, baina papera bazterrean utzirik, euskarri digitalean. Bigarren ale honetan, maketazio ikusgarriaz gain, Joxemiel Bidador zenari buruzko lau testu eder aurki daitezke, hurrenez hurren, Jose Angel Irigaraik, Roldan Jimenok, Kike Diez de Ultzurrunek eta Santi Leonek sinaturik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!