Joseba Ezeolaza: "NaBain adostasuna ezinezkoa da Aralarrek eta EAk beto eskubidea badute"

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 10a, 13:44

Iragarri duenez, Batzarrek ahal duen guztia eginen du koalizioak aurrera egin dezan

"NaBain adostasuna ezinezkoa da Aralarrek eta Eusko Alkartasunak beto eskubidea badute, eta adostasuna lantzea ezinbestekoa da koalizioak haren jatorrizko izaera irekiari eutsi diezaion". Hala mintzatu da Batzarreko eledun eta foru parlamentari Joseba Ezeolaza gure mikrofonoen aurrean, Aralarrek eta EAk Nafarroa Bairi buruz lotu duten akordioaren inguruan. Azken orduotan argitaraturiko filtrazioen arabera, akordio horrek zehazten du Aralarrek eta EAk koalizioaren barruko erabakiguneetan ordezkaritzaren %75 izanen dutela. Ezeolazaren irudikoz, bi alderdiok "gonbidatu mutu" bezala tratatu dituzte koalizioko NaBaiko gainontzeko kideak. "Hautes zerrendetan proportzionalitatea errespetatzen da, eta horren alde gaude, baina barruko erabakiguneetan paritatea ezinbestekoa da pluraltasunari eusteko", gaineratu du.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/josebaezeolaza1.mp3]

Deskargatu

Iragarri duenez, aste hau "erabakigarria izanen da Nafarroa Bairen etorkizunarentzat": batetik,  EAJren NBBak bihar aztertuko du Aralarren eta EAren arteko akordioa; bestetik, Batzarrek asteazkenean jakinaraziko du zer erabaki hartu dituzten haien militanteek koalizioaren etorkizunari buruz egindako bilkuretan. Edonola ere, Eceolazak aurreratu du Batzarrek ahal duen guztia eginen duela "NaBaik aurrera egin dezan haren jatorrizko izaera irekiari eutsiz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!