Euskalerria Irratia, hamar urte Lehen Mailan

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 6a, 13:51

Hamar denboraldi daramatza Osasunak Lehen Mailan eta, beraz, Euskalerria Irratiak hamar urte daramatza Osasunaren etxeko partidak irratiz kontatzen. Hamarkada osoa joan da, Pin eta Pon-en linea mikrofoniko batekin, konexioko kableak pospolo kutxa baten antzeko tramankuluarekin lotuz, kontakizunak egiten hasi ginenetik. Egun, RDSIa, soinu mahaia eta bi ordenagailu ibiltzen ditugu.  Gorritxoek atzo salbazioa matematikoki ziurtatzea lortu zuten, Lotinaren Deportivoren kontra 3-1 irabaziz. Entzun nahi baduzu nola kontatu genituen atzoko gol erabakigarriok 91.4an zein euskalerriairratia.com-en, klikatu hor azpian.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/golak.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!