Iritzia: Tradizioak eta traizioak

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 5a, 10:26

Fermin Erbiti

Aldresbestuta datorkigun egutegian, udaberriaren ondoren negua heldu da. Iruñeko tradizioa, berriro, traiziotzat hartu dugu, eta urtero bezala auskalo non utzitako neguko arropa berreskuratu behar izan dugu.  Tradizioari eutsiz udaberriko igandetan erromeriak nagusi. Barcina eta Jimenez Uxuen izan omen ziren herenegun: hauteskunde kanpainia hasia den seinale. Gurutzaturik hil zuten hura itzuliko balitz igandean ere ez luke atsedenik hartuko, orduan izanen bailuke lan gehien fariseoak otoitz lekuetatik kanporatzeko.

Egunkarizale amorratuarenontzat ere, nazkagarria da batzutan asteleheneko berri papera irakurtzea: erromeriak, batetik, kofradiak bestetik: txistorrarena edo piperrarena, eta kide berrien omenezko ekitaldiaren kronikan Landarekin, Osasunako presidentearekin edo, nola ez, Iruñeko alkatearekin topo egiteko arriskua.

Hori dena ikusi eta gero, osasunzale ez den sermoilari honek gorritxoek garaipena merezi arren Madrilen aurka galdu zutela ere irakurri behar… kirolean ez ezik, politikan ere albiste txarra. Esaten nuen nik: Madrildik ez dugu sekula deus onik atera.

Badira egunkaria ere mereziko ez luketen astelehenak. Herenegunekoa, esaterako.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/ferminerbiti20100504.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!