Iruñea 2016ren hondoratzea

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 4a, 14:14

Aurrera segitzen du 2016an Europako kultur hiriburu izateko lehiak. Horrekin loturik, Iruñearen hautagaitzari buruzko bideo ikusgarria topatu dugu Langostinos y lentejas blogean. Hitlerren azken egunen berri ematen duen Der untergang (Hondoratzea) pelikulako sekuentzia baten bertsio bitxia da. Jatorrizko soinua mantenduz, asmaturiko azpitituluak jarri dizkiote. Hainbatek egin dute parodia bera, adibidez, Apple-ren asmakizunen kontura. Kasu honetan, azpitituluak gazteleraz idatzirik daude. Intereneten bada azpidatziak euskaraz sortzeko eta partekatzeko beta eskaintzen duen tresna. Ea norbait animatzen den honako bideo honenak euskaratzera.

[blip.tv ?posts_id=3559920&dest=-1]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!