Kirol kazetaria egunez, trikiti abeslaria gauez

Euskalerria Irratia 2010eko apirilaren 22a

The Trikiteens taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 24an, larunbatarekin, 23:30ean, Oberena peñaren lokal berrian, Jarauta kaleko 82 atarian, musu truk. Abeslaria, Asier Azpilikueta, etxe honetan Osasunaren partiden kontakizunetan parte hartzen duen kazetaria, dialean iragarkiak abestetik agertokietan abeslari profesional lanetan aritzera pasa den gizona. Ez da bakarra; izan ere, Aritz Ibañez Vidrio eta Ochoa izeneko mexikar musika taldean abeste hasi da. Beraz, oholtzara salto egin ez duen gure iragarki abeslari bakarra, Juan Kruz Lakasta. Zergatik ote? Bideoan, Asier ikus eta entzun daiteke, ramegante-ramegante, harro-harro, Orgulloso izeneko porrusalda abesten.

[youtube=http://[youtube=http://www.youtube.com/v/5pYdLRUIXXU&hl]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!