Iritzia: Egin topa

Euskalerria Irratia 2010ko api. 13a, 18:07

Josi Basterretxea

Albiste ona euskararentzat. Notizia ona euskaldunarentzat. Aski ezaguna da jada gure artean: absolbitu egin dute Euskaldunon Egunkaria. Gaur hautatu dudan argazkian, Berria egunkariak azalean dakarren horretan, gu guztion poza erakusten dute atzo absolbitu dituzten enkausatuek.

Takada batean, bostak absolbituta. Takada berean, bostak irribarretsu.

Ez ditugu kulturgintzako euskaldunak maiz irribarrez ikusten. Eta poz horrek jo dit ninietan goizean. Hainbeste protagonista batera, argazki berean, eta denak pozik.

Bai. Garaipen bat izan da absoluzio hori. Eta poztu beharra dago.

Atzo ezkero, halere, entzun eta entzun nabil: “bai epai hau ongi atera da, baina errekurtsoa jarriko dute, eta beste bat ere badago atzean, ekonomikoa edo diotena…”.

Aizue, lagunak: zer dugu, bada, euskaldunek? Ezin poztua?

Ez al da oraindik jaio, sortu edo jainkoren batek kreatu guri gustu egingo digunik?

“Bai, baina ez”. Horrekin gabiltza tematurik.

Ondo izorratuta izango dira, ba, gaur batzuk. Hortaz, poztu gaitezen euskaldunak, behingoagatik behintzat!

Izan ongi entzule, eta egin topa alaia lagunekin. Merezi du eta.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/josibasterretxea201004131.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!