Iritzia: Ahaztu egin nahi gaituzte

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 31a, 06:34

Josi Basterretxea

Krisi politikoaren itxura hartu diot euskara instituzionalari. Krisi horren aurpegi bat nabarmendu dut gaurko paperen artean. Ramon Etxezarretak kargua utzi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan. Ezin zuen gehiago. Ez zen moldatzen sail horretan. Iragan astean, bere kargua utzi du Calzada sailburuordeak. Ez dute, halere, zerikusirik dimisio hauek, horrela esan dute behintzat.

Aurreko astean bertan ere, manifestazio baterako deia egin dute Nafarroako euskaltzaleek: Foru Erkidegoko administrazioek euskaltzaleen espektatiba soziolinguistikorik betetzen ez dutela salaturik.

Iparraldean ere, zakurrak ortozik.

Aspaldiko urrunketarik eta nabarmenena ari da gertatzen euskara bizi eta euskara ofizialaren artean. Esan nahi dut: euskalgintzaren eta Erakundeetako hizkuntza-politika ofizialen artean.

Krisia aipatu izan da. Eta ados nago. Baina ez da krisi ekonomikoa, baizik eta politikoa.

Erakunde publikoen agendatik atera da euskara, atera egin dute. Eta horixe ari gara nozitzen euskaldunok. Ez gaude agenda ofizialetan, ez gaituzte nahi agenda ofizialetan.

Ahaztu egin nahi gaituzte.

Baina, hein batean, gure esku da hori ez gertatzea.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/03/josibasterretxea201003301.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!