Euskaldun izatearen plazerra

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 24a, 13:37

Karririkik haren aurpegi berria aurkeztuko du gaur arratsaldean

Karrikiri elkarteak aurpegi berri erakargarria emanen du ezagutzera gaur, arratsaldeko 19:00etan, Xabier karrikako egoitzan eginen duten festatxoan. Iruñeko Euskaldunon Elkartea barne gogoeta prozesuan ari da. Horren baitan, haren komunikazio tresnak berritu ditu. Zaldieroak lerroon alboan ikus daitekeen logo orgiastiko berria diseinatu die. Hartu-emanak euskaraz egitearen plazerra irudikatzeko modu ezin zuzenagoa. Karrika paperezko hilabetekarian, azala eta mamia, maketazioa eta edukiak aldatu dituzte, agendari eta elkarrizketei tarte gehiago egiteko. Webgune berria ere prestatu dute, ubuntu sofware librea euskaratuz, agenda bizi-bizia sortuz. Horretaz guztiaz mintzatu zaigu Karrikiriko kide Juan Luis Etxaburu Ondarru.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/ondarru20100324.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!