Iritzia: Agendan idatzi

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 24a, 10:26

Josi Basterretxea

Obama eta Sarkozy erakusten dizkigute egunkari askok. Obama, Estatu Batuetako Senatuak onartu berri dion osasun arloko erreforma dela-eta. Sarkozy, Frantziako azken hauteskundeetan ezkerra gailendu zaiolako eskuinari. Obama garaile eta Sarkozy galtzaile, horretan sakondu dute gaur egunkari askok. Ez denek, noski.

Nafarroara joan zaizkit niri begiak. Han ikusi dut prentsaurreko bat, pankarta eta guzti. Hara egin didate begiek.

Nafarrek euskaraz bizi nahi duzue. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duzue. Noren aurrean, eta… Nafarroako Administrazioaren aurrean.

Diodan prentsaurreko horretan salatu denez, Nafarroako hezkuntza-sisteman gero eta baztertuago nahi du Administrazioak euskara, hozkailuan gordetzen ditu Gobernu Nafarrak euskararentzako diru-laguntzak oro, itotzeko bidean ikusi nahi du Iruñea ofizial horrek euskaltegien mundua… Eta, ez dut ulertzen.

Ez dut irudikatzen Egiptoko Gobernua bertako piramideak suntsitzen.  Aldiz, hor ikusten dut Nafarroako Gobernua euskara azpiratu nahian. Eta ez dut ulertzen. Gaixo batek baizik ez luke halakorik egingo.

Euskaraz bizitzeko eskubidea. Maiatzaren hamabostean da zita. Agendan idatzi.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/josibasterretxea20100323.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!