Espainiako Diputatuen Kongresua, Euskalerria Irratiaren alde

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 17a, 12:04

Euskalerria Irratiaren aldeko eta Nafarroako Gobernuaren aurkako mozioa onartu zuen atzo Espainiako Diputatuen Kongresuak, gehiengo oso zabal batez: 184 diputatu alde eta 4 kontra. Alde bozkatu zutenak, PSOE, EAJ eta ERC-IU-ICV. Kontra, bi alderdi txiki, besterik ez, UPN eta UPyD. PP eta CiU abstenitu egin ziren. Hor  azpian, Mikel Bujandaren balorazioa eta mozioaren aurkezleari, NaBaiko diputatu Uxue Barkosi, egindako elkarrizketa.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/mikelbujanda20100317.mp3]

Deskargatu

Mozioak Espainiako Gobernuari eskatzen dio "haren eskuduntzen arabera har ditzakeen neurriak har ditzala erakunde judizialek aitorturik, haien gogoz kontra egoera irregularrean dauden tokian tokiko irratiekin". Eta hori bera egin dezatela galdegiten die erkidego autonomoetako gobernuei. Azkenik, Esainpiniako Gobernuari egiten dion eskaria, "Hizkuntz Gutxituen Europako Kartan sinaturiko konpromisoak betetzea, komunikabideei doakienez".

Gero eta gehiago dira, beraz, Euskalerria Irratiaren aldeko eta Nafarroako Gobernuaren aurkako jarrera hartzen ari diren erakundeak: Espainiako Diputatuen Kongresua, Europako Kontseilua, Nafarroako Parlamentua, Euskaltzaindia... Aurrekoan idatzi genuena berridatziko dugu: Sanz, errenditu, inguraturik zaude eta. Bidenabar, Espainiako hiriburutik datorkigun albiste honen harira, Lendakaris Muertos taldearen honako kanta honekin oroitu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!