Iritzia: Izugarria

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 16a, 13:55

Josi Basterretxea

Ikurriñak ikusi ditut argazkietan, saldo bat. Jon Anzaren heriotzaren inguruko esamesak ekarri dizkidate belarrietara. Izugarria da gizon horrekin gertatu dena. Oraingoz, gertatu omen dena baizik ez dakigu; eta, halere, izugarria da. Izugarria da anonimatorik handienean hiltzea pertsona bat.

Izugarria da pertsona baten gaixotasunen berri publiko egitea, eta haren erraiak egunkarietako orrialdeetara ekartzea. Izugarria da administrazio frantsesak erakutsi duen ardurarik eza. Izugarria da hildakoaren familiakoei eman zaien tratamendu politikoa eman izana.

Izugarria da negar-gasa erabiltzea Jon Anzaren heriotzaren inguruko alor ilunak argitu daitezen eskatzen dutenen aurka. Izugarria.

Izugarriago litzateke jakitea, dakiguna ez zela jakin behar genuena…

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/josibasterretxea20100316.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!