Sokatira, zezenen kirola

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 16a, 13:41

CDN, zezenketen alde eta testu liburuen aurka

CDNk proposaturik, zezen festen aldeko testua onartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuak. "Kultur ondare inmaterialtzat" hartu dituztenen artean, zezenketak, entzierroak eta "sokatira". Bistan denez, sokamuturrarekin nahastu dute. Hanka sartzeaz haratago, ikusgarria CDN azken aldian foru Parlamentuan egiten ari den lana. Esperanza Aguirreren arrastoari jarraituz zezenketen alde egiteaz gain, "Nafarroaren nortasuna" errespetatzen ez duten testu liburuak erretiratzeko proposamena egin du, gobernu erregionalistak liburuok diru laguntzarik gabe uztea aski ez delakoan. Irudi luke 2011ko foru hauteskundeetara begira UPN eskuinetik aurreratu nahi duela Juan Cruz Alliren alderdiak. Martxa honetan, Iruñeko armarria hor ondoan jarri duguna izatea proposatuko dute. Eta Nafarroako ereserkia moduan, beste hau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!