Sanz, errenditu, inguraturik zaude eta

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 12a, 10:55

Euskalerria Irratia Nafarroako Parlamentura joanen da gaur. NaBaiko parlamentari Nekane Perezek eskaturik, gure egoeraz mintzatuko gara Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Batzordean. Kazetaririk gabeko lan saioa13:00ean izanen da. Gure ordezkariak, Mikel Bujanda irratiko zuzendaria, Sarah Ripodas kudeatzailea, Iruñeko Komunikabideak SAko Sagrario Aleman eta Euskalerria Irratia Elkarteko Mikel Haranburu. Inguraturik dauzkagu. Gurea da garaipena, hau da, lizentzia. Goizak aurrera egin ahal informazio gehiago zabalduko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!