Zaldieroaren eta Barandiaranen hegiak

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 11a, 14:32

Loiolako hegiak liburu bikaina da. Ez diogu guk, baizik eta Zaldieroak eta Alberto Barandiaranek. Biok argitaratu aurretik irakurri ahal izan dute. Biok uste dute euskal kazetaritzan gutxitan egiten direla halako lanak, gertakari garrantzitsuen erroetara jotzen dutenak, dokumentazio ugariz, idazkera argiz. Gaurko solasaldi grafikoan Imanol Murua Uriaren liburuaz mintzatu gara, baita Erripagainako hiri-basamortuaz eta Iruñeko harresi distiratsuegiez ere. Solasaldiaren grabazioarekin batera, Murua bera haren liburuaren edizioa azaltzen, Berria telebistako lagunek egindako bideoan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/tertuliagrafikoa20100311.mp3]

Deskargatu

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=u1mhc2jSGBU]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!