Euskalerria Irratia hizpide, Madrilgo Diputatuen Kongresuan

Euskalerria Irratia 2010eko martxoaren 10a

Euskalerria Irratiaren inguruko interpelazioa egin dio Nafarroa Baiko diputatu Uxue Barkosek Espainiako Industria ministro Miguel Sebastiani. Behin eta berriro saiatu arren, emititzeko baimena ukatua ikusi duten irratien egoeraz galdetu dio Miguel Sebastiani. Barkosek defendatu duena da, Ikusentzunezkoen Legearen bidez irratien mapa egiterakoan, aztertu egin beharko direla alor teknikoa gainditu eta eremu politikoan sartzen diren gaiak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/eikongresua20100310.mp3]

Deskargatu

Miguel Sebastian, Industria Ministroak esan du, erkidegoena izanen dela lizentziarik gabe emititzen ari diren irratiak isteko eskuduntza.

Nafarroako baiko diputatuak adierazi duenez, legea lantzen ari den batzordean ez da hala agertu. Azaldu duenez, Industria Ministerioa izanen da azken erabakia hartuko duena, eta, hori hala bada, esan dio Barkosek erne ibil dadila norbaitek balia lezakeelako agentzia hori berak egin nahi ez duen lan zikina egiteko.

Eta, eztabaida entzun eta gero, gelditu zaigun zalantza…norena izanen da orduan, baimenik ez duten irratiak eskumena, ardura?

Gaur Kongresuan, Euskalerria irratiaren gaia…Ostiralean, Nafarroako Parlamentuan. Irrati honetako ordezkariak joatekoak dira, duela hilabete eskas ezagutu genuen epaiaren inguruko ikuspuntua agertzera.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/eikongresua20100310.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!