Iritzia: Zuria batetik, eta lila bestetik

Euskalerria Irratia 2010eko martxoaren 9a

Josi Basterretxea

Kolore bi nagusitu zaizkit gaurko egunkarien argazkietan: zuria eta lila. Txuri-txuri utzi zuen atzo goizaldeko elurteak Euskal Herria. Ongi erretratatu dute egunkariek elurra, portuetan eta hondartzetan.

Zuria batetik, eta lila bestetik. Euskal Herriak lila kolorea hartu baitzuen eguerdi-arratsalderako.

Emakumeek salatu dutenez, handitu egin du krisi ekonomikoak beren lan-prekarietatea. Gizonezkoenak baino, ehuneko hogeita zortzi baxuagoak dira emakumeen soldatak gaur.

Lila kolorea lagun, tratu txarrak, diskriminazio soziala eta lan-prekarietatea salatu dituzte emakumeek.

Elurrak joan, badoaz: eguzkiak urtuko ditu izotzak, eta bazterrak epelduko. Ziklikoa baita eguraldia: gaur leia, bihar lore.

Baina, emakumearenganako mespretxua ez doa, joan. Ez du eguzkiak eramango bere zikloan. Beste eragile baten beharra du horrek. Eta ez da astro bat. Hanka bi ditu eragile horrek. Beso bi.

Gizakia du izena. Eta horien artean, oro har, gizona da gauzak aldatzen eta askatzen has daitezen, torlojuari bestaldera eragin behar diona. Eta, horretan gaude.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/basterretxea20100309.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!