Berriozarko kiliki beltza, Falange y Tradicion baino arriskutsuagoa

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 9a, 19:50

Espainiako Auzitegi Nazionalak uko egin dio Falange y Tradición taldeko bost ustezko kide epaitzeari, tartean terrorismo deliturik ez dagoelakoan. Berriozarko txupinazoko gertakariak, aldiz, bai, horiek Auzitegi Nazionalak epaituko ditu, tartean terrorismo delituak direlakoan. Auzitegi Nazionalaren irizpideez mintzatu gara epaitegi horrekin lanean eskarmentu handia duen Amaia Izko abokatuarekin. Eta albisteak eragin dien erreakzioaz galdetu diegu eskuin muturreko taldeak mehatxaturiko Koldo Pla NaBaiko zinegotzi antsoaindarrari eta Jesus Mari Mendinueta Arbizuko ANVko alkateari.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/falange20100309.mp3]

Deskargatu

Falange y Tradicion eskuin muturreko taldeak memoria historikoaren zein ezker abertzalearen aurkako hainbat eraso egin ditu, eta besteak beste heriotz mehatxuak egin dizkie hainbat hautetsiri. Gorenari auzia Madrilen epai dadin eskatu dion Iruñeko instrukzio epailearen arabera, atxilotuek armak erosteko eta erasoak egiteko jendea lortzeko planak zituzten. Baina Auzitegi Nazionalaren idurikoz, antza, arriskutsuagoa da kiliki beltz batek ANV zinegotziekin batera txupinazoa piztea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!