Finalean, ezuste ugari

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 8a, 14:05

Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu dute asteburu honetan Atarrabian. Arkaitz Goikoetxea gailendu da, 415 puntu eta finalerako txartela eskuratuz. Lesakako final handi horretan abestuko duen zortzikotean, hainbat ezuste. Haietako bi sekula ez dira finalean izan: Goikoetxea bera (lehen partehartzea du Nafarroako txapelketan) eta Eneko Lazkoz. Beste hiru, aspaldi honetan ez dira finalean izan: Estitxu Arozena, Oskar Estanga eta Xabier Legarreta. Beraz, iaz finalean kantatu zuten zortzi bertsolarietatik hiru besterik ez dira aurtengoan izanen: Julio Soto, Julen Zelaieta eta Xabier Terreros. Finalerako sarrerak hemen salgai. Finalerdiaren kronika eta finalaren atarikoa egin dizkigu Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/loreaarburua20100308.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!