Zakilak eta euskararen normalizazioa

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 9a, 07:00

Se lo que hicisteis... telebista saio espainiarrean oso esperimentu bitxia egin dute. Interneten sexuak arrakasta handia duela jakinda, sarean eskegi ohi dituzten bideotako bati sexu ikutuko goiburua jarri diote, ea zenbat ikusle lortzen zituen ikusteko. Zorioneko bideoak, sexu edukirik ez eduki arren, 200.000tik gora bisita jaso ditu. Guk Jon Orzaizen azken zutabeari Zakilak portadan titulua jarri diogu eta 38 lagunek irakurri dute. Haren aurreko posta, Gerraren orbanak, 25 pertsonak bisitatu zuten. Igoeratxo bat bada, baina oso txikia. Bistan denez, euskarari asko falta zaio normalizatzeko,  Irati Jimenezek zutabe zoragarrian aldarrikaturiko hizkuntza zikina bilakatzeko. Zenbait saio egin dira, baina ez dirudite aski. Esan gabe doa Orzaizen zutabeak, pornografikoak ez izanagatik ere, bikainak direla.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!