Saturno egun zoriontsua

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 5a, 13:54

Saturno planetaz mintzatu zaigu Marcelo Otsoa-Etxaguen, Iruñeko Planetariumeko ordezkaria. Hainbat datu eta bitxikeria interesgarri kontatu dizkigu haren inguruan. Besteak beste, uretan sartuz gero -horretarako aski ur izan behar-, flotatu eginen lukeela, oso dentsitate baxukoa delako. Eta Saturnori zor diola izena zapatuak (larunbatak) bizkaieraz, gazteleraz, ingelesez. Aste gogorra izan da amaitzen ari garen hau. Gutxienez, behingoz hor aurrean, hatz mamiekin ukitzeko moduan daukagu larunbata, zapatua, sabado, saturday. Goza ezazue Saturnoren eguna, saia zaitezte flotatzen.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/marcelosaturno20100305.mp3]

Deskargatu

Irudia: hubblesite.org

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!