Iritzia: Konspirazioak ez du etenik

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 3a, 12:32

Aingeru Epaltza

Anitzek sumatzen genuen konspirazioa, euskal literatura, Nafarroan bereziki, isilpean atxiki duena mendez mende. Baziren idazleak, baziren idazlanak. Indar ezkutu ongi antolatu batek, ordea, ebasten eta gure begietatik desagerrarazi dizkigu urteen joan-etorrian.

Eldarnio bat ote? Gure ezintasuna, gure izate alproja eta ez ikasia desenkusatzeko aitzaki bat ote? Ez jaun-andreak. Joxemiel Bidadorrek inork baino hobeki erakutsi zigun konspirazioa izan bazela, nola eta inork ez zekizkienak agerian emanez: Tapia-Perurena, Agerre, Mikelesterona, Eta zenbat gehiago.

Konspiratzaileen mendeku ematen du Joxemielen heriotza bidegabeki goiztiarrak. Anitz egina zen 39 urtean, eta anitz egitekoa zen. Ze umezurtz uzten gaituen, ze hutsik uzten duen berez aski mortua zegoen eremua. Konspirazioa ez baita eten. Konspirazioak irauten baitu, eta orain Joxemiel kendu digu. Atzoz geroztik ikusezinagoak gara, ezinduagoak, alprojagoak, ez ikasiagoak.

Joxemiel Bidador Tuteran harrapatu zuen Heriok, nerabeei eskola ematen ari zela. Gure artean bederen, inork egon nahi ez duen tokian eta inork egon nahi ez duen egoeran. Lana, horra egiten ahal diogun omenaldirik hoberena, bere bizi gaztean lana baizik egin ez zuenari.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/aingeruepaltza201000303.mp3]

Deskargatu

KONSPIRAZIOAK EZ DU ETENIK

Anitzek sumatzen genuen konspirazioa, euskal literatura, Nafarroan bereziki, isilpean atxiki duena mendez mende. Baziren idazleak, baziren idazlanak. Indar ezkutu ongi antolatu batek, ordea, ebasten eta gure begietatik desagerrarazi dizkigu urteen joan-etorrian. Eldarnio bat ote? Gure ezintasuna, gure izate alproja eta ez ikasia desenkusatzeko aitzaki bat ote? Ez jaun-andreak. Joxemiel Bidadorrek inork baino hobeki erakutsi zigun konspirazioa izan bazela, nola eta inork ez zekizkienak agerian emanez: Tapia-Perurena, Agerre, Mikelesterona, Eta zenbat gehiago. Konspiratzaileen mendeku ematen du Joxemielen heriotza bidegabeki goiztiarrak. Anitz egina zen 39 urtean, eta anitz egitekoa zen. Ze umezurtz uzten gaituen, ze hutsik uzten duen berez aski mortua zegoen eremua. Konspirazioa ez baita eten. Konspirazioak irauten baitu, eta orain Joxemiel kendu digu. Atzoz geroztik ikusezinagoak gara, ezinduagoak, aprojagoak, ez ikasiagoak. Joxemiel Bidador Tuteran harrapatu zuen Heriok, nerabeei eskola ematen ari zela. Gure artean bederen, inork egon nahi ez duen tokian eta inork egon nahi ez duen egoeran. Lana, horra egiten ahal diogun omenaldirik hoberena, bere bizi gaztean lana baizik egin ez zuenari.

Aingeru Epaltza

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!